Ilundáin, Basafauna Oneratzeko
Zentroa

Fotografía Buho - Faureco

Ezin dut neure maskota exotikoa zaindu. Zer egin behar dut?

Zeure maskota exotikoa zaintzen jarraitu ezin duzula erabaki baduzu, gurekin harremanetan jarri behar duzu 112ra deituz, bila pasa gaitezen.


Maskotak inoiz ez dira mendian edo naturan askatu behar, are gutxiago arrotzak badira, zeren horrek askotan ingurumen-arazo handiak sorrarazten baitizkie bertoko espezieei, esaterako, ibai-karramarroari eta bisoi europarrari, biok ere galbidean baitaude. Gainera, litekeena da izadian bizirik irauteko gauza ez izatea, ez baitira ohituta egoten aterpea eta jana beren kasa bilatzen. Ilundaingo Basafauna Oneratzeko Zentroan, animaliei etxe berri bat bilatzeaz arduratzen gara, animalia behar besteko arduraz zaintzeko konpromisoa hartuko duen beste norbanako bati gordailu-motako lagapen bat egine.

© Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra, S.A. |