Ilundáin, Basafauna Oneratzeko
Zentroa

Fotografía Buho - Faureco

Maskota exotiko bat etxekotzat jo nahi dut

Maskota arrotz bat etxekotzat jo baino lehen, espeziearen ezaugarriei buruzko informazio zehatza biltzea gomendatzen dugu: nola zaindu behar den, zer janari eman behar zaion, nolako espazioa behar duen, zenbat urtez biziko den, noraino haziko den, mantenu- eta albaitaritza-gastuak, e.a.


Etxera zein maskota arrotz ekarri duzun erabaki eta gero, gurekin harremanetan jar zaitezke eskabide bat egiteko. Abandonatutako, galdutako edota jabeek guri ekarritako maskota exotikoen burtsa bat badago, eta ondoko estekaren bidez eskura dezakezue (Gipuzkoako Animalia Arrotzen Zentroa).


Bete beharreko eskaera-inprimaki bat helaraziko dizuegu. Adopzio-baldintzak betez gero, eskura dauzkagun maskotetako bat gordailu gisa etxekotzat jo ahal izango duzue. Honek maskota zaindu eta egoerarik onenean eduki, ez abandonatu, ez saldu eta gertatutako edozein gorabehera guri jakinarazteko betebeharra dakar berekin. Zentroko langileek ikuskapenak egiteko eskubidea eurentzat gordetzen dute, animaliak zein egoeratan dauden egiaztatzeko.

© Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra, S.A. |