Ilundáin, Basafauna Oneratzeko
Zentroa

Fotografía Buho - Faureco

Marraskariak kontrolpean izateko lankidetza

Hontz zuri (Tyto alba) eta belatz gorrien (Falco tinnunculus) populazioak Nafarroako estepetan indartzea.

Azken 8-10 urteotan landa-ingurunean kokatutako eraikinak, batez ere etxeak eta ukuiluak, progresiboki utziak edo berrituak izan dira.

 

Bestalde, Nafarroako Foru Erkidegoan lursaguen presentzia adierazten duten zenbait aztarna aurkitu dira, oraindik bakana baino izan ez arren. Beste erkidego batzuetan, ordea, espezie honen demografia-eztandak garrantzi handiko galerak ekarri dizkio nekazaritza-sektoreari. Geroko arazoei aurrea hartu eta nekazaritza-lurretan eragin lezaketen kalteak ekidin nahian, Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumenerako Departamentua hontz zuri eta belatz gorrien populazioak berreskuratu edota indartzea helburu duen proiektu bat bultzatzen saiatu da lursaguak errazenik koloniza ditzakeen lekuetan.

 

Hontz zuriak batez ere marrakariak jaten dituen hegazti bat da. Beraz, gaueko hegazti hauen populazioa ugaria izango balitz, izurrite honen kontrolik gabeko hazkundea modu nabarmenean leuntzen lagunduko luke. Belatz gorriak ere, orobat, marraskari txikiak harrapatu ohi ditu. Hegazti harrapari hauek indartzeko ekimena, hacking izenaz ere ezagun den “landako hazkuntza” teknikaren bidez ari da gauzatzen. Aipatutako teknika, habiak egin ohi dituzten eta hontzik ez dauden lekuetan habia artifizialak kokatzean datza, batez ere ukuiluetan eta habiak jartzeko egokiak diren mota horretako eraikinetan. Habia hauetan txitak jarri eta euren kasa bizi izateko gai diren arte elikatu egiten dira. Habia hauek beste basa-hegazti batzuek okupatzeko ere erabiliak dira.

 

Ilundaingo Basafauna Oneratzeko Zentrora iristen diren hontz zuri eta beltz gorrien txitek Gazteen Unitatean amaitzen dute euren garapena. Gorputzeko tenperatura erregulatu eta beren kasa elikatzeko gai direnean (hegan egiteko gauza oraindik izan ez arren), habia artifizialera eramanak dira. Han elikadura helarazi egiten zaie gizakiekin inongo harremanik izan gabe, pertsona/janari asoziazioa ekidinez.

 

Orain arte 30 kaxa jarri dira; 2011. urtearen barruan guztira 100 kaxa gehiago jarriko dira.

© Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra, S.A. |