Ilundáin, Basafauna Oneratzeko
Zentroa

Fotografía Buho - Faureco

Gizarte-proiekzioa

Expo-a

Ilundaingo Basafauna Oneratzeko Zentroak badu erakusketa ibiltari bat, betetzen duen zeregina herritarrei hurbilarazi eta gizakiok eta gainerako animalien arteko harremanei buruzko gogoeta egitea helburu duena. Hiru espazio ditu, helburu zehatz banarekin. Lehen espazioa baso sentsorial bat da, zeinaren helburua baita bisitariak zentzumenen bitartez (ikusmen, entzumen, ukimen edota usaimenaren bitartez) natur ingurune batekin harremanetan jartzea. Bigarren espazioa gizakiaren eta animaliaren arteko harremanaren aurkezpen kontzeptuala da, gizakiaren eta gainerako animalien arteko loturari buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaituena. Hirugarren espazioa “chil-out” estetikaduna da eta Ilundaingo Basafauna Oneratzeko Zentroan langileek eta boluntarioek egindako lana testuen, benetako objektuen eta proiektu baten bidez erakusten du.

Animali askapenak ikastetxeekin

Batzuetan, oneratutako animalia-askapenek bigarren zeregin bat betetzen dute: fauna zaindu eta errespetatzeko kontzientzia gazteenen artean piztea. Haritz Berri Fundazioan parte hartzen duen ikasle-talde batek gozamen ederra hartu zuen zapelatz arrunt bat (Buteo buteo) askatzeko momentuan.

Hirugarren Adinekoen egoitzen lankidetza

El Vergel egoitzan urtero egiten den animaliak askatzeko ekitaldian adinekoek txikiek besteko ilusioa edo are ilusio handiagoa agertzen dute. Ekimen hauekin zentroan oneratutako animaliak natur ingurunera itzultzea eta animalien eta adinekoen artean enpatiazko lokarri bat sortzea lortzen da.

© Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra, S.A. |