Ilundáin, Basafauna Oneratzeko
Zentroa

Fotografía Buho - Faureco

Helburua

Ilundaingo Basafauna Oneratzeko Zentroak (B.F.O.Z.) batez ere ondoko helburu nagusiak ditu:

  • Lesionatuta, ezinduta edo gaixorik dagoen basafauna osatzea. Gure zentroan sartzen diren basa-animaliarik gehienak basa-baldintzarik onenetan izadira berriro itzul daitezela lortzea.
  • Animalia zurtzak (arrautzak eta hegazti-txitak, ugaztun-kumeak, e.a.) sorostea, euren hazkunde-prozesua behin amaitutakoan bizirik irauteko gaitasun guztiekin izadira berriro itzul daitezela lortzeko.
  • Natur prozesuen parte ez diren minak eta sufrimenduak ahal den neurrian ekidin edo murriztea.
  • Animalia arrotzak jaso eta beste nonbait kokatzea, ingurunean arazo ekologikoak sorrarazten amai ez dezaten.
  • Naturan hilda agertzen diren basa-animaliak aditu-txostenen eta azterketen bidez ikertzea, haien heriotzaren arrazoiak zehazteko.
  • Adituen laguntza (beharrezkoa denean), basa-animaliek bizirik dagoen ganaduari eraso eta kaltea sorrarazi duten kasuetan.
  • Osaketa-zentroan egiten den lanarekin nolabait lotuta dauden balio guztien gizarte-proiekzioa: basa-bizitzarekiko errespetua, animalien eta gizakion arteko elkarbizitzari buruzko irizpideak eta izadia zaintzeko sentiberatasuna
  • Hitzaldi eta argitalpenen bidez zentroan egiten den lana zientifikoki jendarteratzea.

© Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra, S.A. |