Ilundáin, Basafauna Oneratzeko
Zentroa

Fotografía Buho - Faureco

Basa-animalia bat topatu dut, zer egin behar dut?

Zer egin behar dut, arazoak dituen basa-animalia bat topatzen badut?

 

  • Hegazti-txita bat izanez gero, haren habia aurkitzen saiatu behar dugu. Aurkitu ezik, leku garai baina seguru batean uztea gomendatzen dugu, haren aitak edo amak erraz aurki dezan. Azken aukera modura, 112 telefono-zenbakira deitzea gomendatzen dugu, haren bila joan eta Zentroan txita hazten ahalegintzeko, eta geroago, hazitakoan aske, uzteko.

  • Landan topatu dugun animalia orkatz-kume bat baldin bada, ziur aski “lurrean ezarrita” egongo da, hau da, lurrean etzanda egongo da bere burua ezkutatu nahian. Haren ama noiz itzuliko zain dago, handik hurbil egongo baita, bera aurkitu, babestu eta edoskitzeko. Ez ukitu inoiz, zeren hala eginez gero, giza usaina atxikiko zaio eta bere amak arbuiatu egingo du. Ahalik eta lasterren alde egitea gomendatzen dugu. Norbaitek kumea ukitu edo besoetan hartu badu, 112 telefono-zenbakira deitu beharra dago, kumeaz ardura gaitezen.

  • Animaliaren bat zaurituta topatuz gero, xukadera edo jantzi batez hura estali eta leku lasai batean uztea gomendatzen dugu. Kontuz ibili beharra dago hegazti harraparien atzaparrekin, saien eta zikoinen eta lertxunen mokoekin, haragijaleen (azeri, lepazuri, azkonar, eta abarren) hozkadekin, bai eta zerbidoen (orkatz eta oreinen) adarrekin ere. Ahal izanez gero, eta beharrezko segurtasun-neurri guztiak harturik beti, animalia kartoizko edo gai gogorrezko kaxa zulodun batean sartzea gomendatzen dugu, eta jarraian 112 telefono-zenbakira deitu, bertara joan gaitezen eta animalia modu egoki batez Zentrora eraman dezagun.

  • Zauritutako animalia bati laguntzeko orduan, arren eskatzen dugu ondoko gomendioak kontuan hartzea: udan, inoiz ez da animalia bat eguzkitan utzi behar, eta ez janaririk ez urik ere ez zaio eskaini behar. Ez zaio inongo sendabiderik eman behar, ezta lotailurik jarri behar ere, halako kasuetan nola jokatu esperientzia izan ezik. Jarraibide hauek kontuan ez izatea, nahiz-eta fede onez jokatu, kaltegarria izan daiteke zauritutako animalientzat.

  • Zauritutako basa-animalia bati laguntzea ezinezkoa izanez gero, 112 telefono-zenbakira deitzea gomendatzen dugu, ahalik eta informaziorik zehatzena emateko: zer animalia-mota den eta non dagoen. Onena da handik hurbil itxoitea Zentroko langileak agertu arte, animalia zehatz-mehatz non dagoen, mugitu al den, e.a. haiei esan ahal izateko.

© Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra, S.A. |